138. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1478/2018 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Abuztuaren 30eko 215/1993 Legegintza Foru Dekretuak, zeinak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten baitu, bere 33.1. artikuluan jasotzen du ezen lanpostu hutsak merezimendu lehiaketa bidez bete behar direla, eta hartan parte hartzen ahalko dutela kasuan kasuko Administrazio Publikoko funtzionarioek, baldin eta lanpostu hutsei dagokien maila berekoak badira eta deialdian zehazturiko lanbide kualifikazioa eta gainerako betekizunak betetzen badituzte.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahai Orokorrean, lan publikoaren 2018ko eskaintza negoziatu da, Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19. artikuluan ezarritako egonkortze-tasari dagokiona, zeinetan sartuta baitaude, besteak beste, zaintzaile lanpostuak, D mailakoak.

Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuan ezarritakoarekin, bidezkoa da Nafarroako Foru Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile lanpostu hutsak (D mailakoak) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta haren oinarriak onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile lanpostu hutsak (D mailakoak) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onestea.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile lanpostuak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onestea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau eta deialdia jakinaraztea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Baliabideen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzari, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zerbitzuari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2018ko ekainaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ZAINTZAILE LANPOSTUAK LEKUALDATZE LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA. OINARRIAK

1.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile lanpostu hutsak (D mailakoak) betetzea lekualdatze lehiaketa bidez.

1.2. Lekualdatze lehiaketa honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:

–Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

–Lanpostuak betetzeko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia.

–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 12ko 130/1998 Foru Agindua, merezimenduen baremoei buruzkoa.

–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako Administrazio Publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

–Gainerako arau aplikagarriak, eta oinarri hauek.

2.–Lanpostu hutsak.

2.1. Lanpostuak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdi honetan, hasiera batean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaileen 47 lanpostu huts sartzen dira, ebazpen honen II. eranskinean zehazten direnak.

2.2. Deialdi honetan hasiera batean egindako lanpostu eskaintza aurrerago osatzen ahalko da; izan ere, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda –lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean hutsik daudenak gehitzen ahalko dira.

2.3. Halaber, aipatutako lanpostu horiek deialditik kanpo uzten ahalko dira honako arrazoi hauengatik: birkokatze prozesu batean sartzeagatik, burutza utzi duten funtzionarioei edo jardunera itzuli direnei esleituak izateagatik edo antolamenduan ezarritako beste edozein arrazoirengatik.

2.4. Gainera, lehiaketa honetan beste lanpostu bat eskuratzen duten izangaiek hutsik utzitako lanpostuak ere sartuko dira.

2.5. Aurrekoa gorabehera, lehiakideek lekualdatze lehiaketan lanpostua lortuta hutsik uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko baldin eta “iraungitzeko” lanpostuak direlako bete behar ez badira edo antolatzeko arrazoiak direla-eta bete behar ez badira.

2.6. Deialdiaren 8. oinarrian aipatzen den lanpostu hutsak hautatzeko epean, deitutako lanpostuen ordez beste batzuk eskaintzen ahalko dira; hain zuzen ere, organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera sartzen dituzten aldaketen ondorioz hutsik gelditzen direnak.

2.7. Lehiakideren batek lehiaketa honetan lanpostua lortu eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, eskuratutako lanpostuaren izena hartuko du lanpostu berriaz jabetzen den unetik. Era berean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu eta, bidezko denean, berriz lehiakideei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.

3.–Betebeharrak.

3.1. Lekualdatze honetan parte hartu ahal izateko, betebehar hauek bete behar dira eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta adjudikatutako lanpostuaz jabetu arte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) D mailan egotea.

c) Zaintzaile lanpostu baterako izendatua izatea.

3.2. Euskaraz jakin beharra ezarrita duen lanpostu elebidunen bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da:

–Euskara jakiteko betebeharra (eskuratu nahi den lanposturako adierazitako maila berean) duen lanpostu baten titularra izatea edo horretan aritzea 3.1 puntuan ezarritako epean edo.

–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatutako tituluen zerrenda kontuan harturik (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), lortu nahi den lanposturako eskatzen den euskara maila egiaztatzen duen titulua edo ziurtagiria izatea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin bat, edo ofizialki horren baliokidetzat hartzen den titulazioa izatea, edo.

–Izangaiak hizkuntza horretan beharrezkoa den maila ote duen erabakitzeko proba gainditzea.

3.3. Haurrentzako eta Nerabeentzako Babes Sistema Aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

3.4. Baldin eta eskuratu nahi diren zaintzaile lanpostuak Nafarroako Mendekotasun Agentziaren San José zentroari atxikitako haiek badira, ezinbestekoa izanen da instituzio sozialetan mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa emateko lanbide kualifikazioa frogatzea (urriaren 19ko 1368/2007 Errege Dekretuak finkatua), bat etorriz Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseiluak Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemako zentro eta zerbitzuen kalitatea bermatzeko frogabidearen irizpide komunei buruz 2008ko azaroaren 27an hartutako eta 2017ko urriaren 19an eta 2015eko urriaren 7an aldatutako Erabakian ezarritakoarekin. Horretarako, deialdi honen 4.2.3 oinarrian ezarritako tituluek, frogabideek eta gaikuntzek balioko dute.

3.5. Behar diren hautapen probak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoan euskara edo Europar Batasuneko beste hizkuntzaren bat jakin beharra duten lanpostuetan sartu direnek, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, hutsik dauden eta hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostuak bakarrik aukera ditzakete.

Nolanahi ere, aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ez zuen lanpostu bat eskuratzeko.

3.6. Zerbitzu, atal, bulego edo unitate parekaturen bateko burutzaren bat betetzen ari direnek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzea, baldin eta deialdiko baldintzak betetzen badituzte. Prozedura honetan esleitutako lanpostuaz jabetzeak berekin ekarriko du zerbitzuko zuzendari izateari edo ataleko nahiz bulegoko buru edo horiekin parekatutako unitateko buru izateari utzi beharra.

3.7. Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian urtebete daramaten langile finkoek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.

3.8. Lanpostu huts bati behin-behinekoz atxikita jardunera itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze lehiaketa honetara, behin betiko destinoa adjudika dakien.

3.9. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiko betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze lehiaketan.

4.–Eskabidea, aurkezteko epea eta aurkezteko modua.

4.1. Inskribatzea eta merezimenduak aurkeztea.

Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute inskripzio-eskaera, Internet bidez, helbide hau erabiliz: www.nafarroa.eus, “Menua”, “Tramiteak”, “Administrazioarentzako zerbitzuak”, “Enplegu publikoa eta sustapena”, deialdiaren aipamenean.

Halaber, eskabideari erantsi beharreko merezimenduak telematika bidez aurkeztu beharko dira, goian adierazitako helbidearen bidez eta deialdiaren baremoan zehaztutako atalei jarraikiz.

Lehiakideek honako merezimendu hauek ez dituzte aurkeztu beharko, lehiakide bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta epaimahaiaren esku jarri, baremazioa egin dezan:

–Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak emandako ikastaroak, salbu hizkuntzen frogagiriak, izangaiek aurkeztu beharko baitituzte.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.2. Baldintzak frogatzea:

4.2.1. Euskara eskakizuna esleiturik duten lanpostu elebidunak eskuratu nahi dituztenek telematikoki aurkeztuko dute, izena emateko eskabidearekin batera, betebehar hori betetzen dutela frogatzen duen dokumentazioa. Baldintza hori duen plaza baten titularra den edo plaza bat betetzen ari den lehiakidea salbuetsirik egonen da.

Orobat, euskara maila neurtzeko proba egin nahi dutenek inskripzio eskabidean adierazi beharko dute.

4.2.2. 3.3 oinarrian ezarritako betebeharra egiaztatzearren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman beharko zaio Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion ziurtagiri hori, edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da. Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez araututa dago aipatu erregistroa.

4.2.3. Baldin eta eskuratu nahi diren zaintzaile lanpostuak Nafarroako Mendekotasun Agentziaren San José zentroari atxikitako haiek badira, beharrezkoa izanen da deialdiaren 3.4 oinarrian ezarritako baldintza frogatzen duen dokumentazioa aurkeztea inskripzio eskaerarekin batera. Horretarako, titulu, frogabide eta gaikuntza hauek balioko dute:

a) Tituluak eta ziurtagiria:

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari titulua, apirilaren 7ko 546/1995 Errege Dekretuak ezarria, edo Klinikako teknikari laguntzailearen, Psikiatriako teknikari laguntzailearen eta Erizaintzako teknikari laguntzailearen titulu baliokideak, apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuan ezarriak, edo, kasua bada, argitaratzen den beste edozein titulu ondorio profesional berberak dituena.

–Mendekotasuna duten pertsonei arreta egiteko teknikari titulua, azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretuak arautua, edo Arreta Soziosanitarioko teknikariaren titulu baliokidea, orduko maiatzaren 2ko 496/2003 Errege Dekretuak ezarria, edo, kasua bada, argitaratzen den beste edozein titulu ondorio profesional berberak dituena.

–Gizarte Integrazioko goi mailako teknikari titulua, uztailaren 13ko 1074/2012 Errege Dekretuak ezarria, edo Gizarte Integrazioko goi mailako teknikariaren titulu baliokidea, orduko abenduaren 22ko 2061/1995 Errege Dekretuak ezarria, aipatu erabakia argitaratu zen egunean zaintzaile edo gerokultore lanbide kategorian lanean ziharduten profesionalentzat.

–Gizarte erakundeetan mendekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko lanbide ziurtagiria, abuztuaren 1eko 1379/2008 Errege Dekretuak arautua, edo, kasua bada, argitaratzen den beste edozein titulu ondorio profesional berberak dituena.

b) Frogabideak:

Gaitasunak egiaztatzeko prozeduraren bidez ebaluatutako lanbide gaitasunak aitortzeko ziurtagiria, lan esperientziaren bidez eskuratuak edo prestakuntzako bide ez formalen bidez.

c) Salbuespenezko gaikuntza:

Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren zentro eta zerbitzuetako zaintzaile lanposturako salbuespenezko gaikuntzaren ziurtagiria, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziak emana, edo beste Administrazio Publiko bateko organo eskudunak.

d) Behin-behineko gaikuntza:

Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren zentro eta zerbitzuetako zaintzaile lanposturako behin-behineko gaikuntzaren ziurtagiria, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziak emana, edo beste Administrazio Publiko bateko organo eskudunak.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ezin izanen da luzatu.

Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu eta telematika bidez igorri beharko dira, lekualdatze lehiaketa honetan izena emateko eskabidea aurkezteko epean.

5.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bost egun balioduneko epean baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituztela, eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

5.2. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

5.3. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

5.4. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

6.–Epaimahaiko kideak.

6.1. Honako hauek osatuko dute lehiaketako kalifikazio epaimahaia:

–Epaimahaiko burua: Francisco Pablo Bretos Peralta jauna, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren San Jose zentroko zuzendaria.

Ordezkoa: Petra Lizaur Aliaga andrea, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako San José Zentroko Zaintzaileen Koordinazio Unitateko burua.

–Epaimahaiko bidea: María Ángeles Irisarri Goñi andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Elena Hernández Ruiz de Larrinaga andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Mahaikide idazkaria: María Beatriz Casanova Amorena andrea, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Premien Bulegoko burua.

Ordezkoa: Aintzane Castillo Lecuona andrea, Hezkuntza Departamentuko “Buztintxuri” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko maistra.

6.2. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

6.3. Administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako aurreikusitako arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta deialdia egin duen organoari jakinarazi beharko diote. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

7.–Merezimenduak.

7.1. Aurreko 4.1 apartatuan ezartzen den bezala, merezimendu guztiak telematika bidez aurkeztu behar dira, eskabideak aurkezteko epean. Dena dela, Administrazio Publikoan emandako zerbitzuei eta Nafarroako Administrazio Publikoak emandako ikastaroei buruzko frogagiriak, salbu hizkuntzak jakitearen gainekoak, ez dira aurkeztu beharko, organo deitzaileak zuzenean igorriko baitizkio kalifikazio epaimahaiari.

7.2. Aurkeztutako merezimenduak deialdi honen I. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

7.3. Epaimahaiak ezin izango du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta apartatu bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.

7.4. Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiakide adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

7.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu lehiakideek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

7.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, Nafarroako Gobernuaren webgunean, Interneten, eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, parte hartzen duten pertsonek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

7.7. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, epaimahaiak parte hartzen duten pertsona guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren web-orrian, Interneten, eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio.

7.8. Euskara proba egitea eskatzen duten lehiakideei horretarako deia eginen zaie, euskaraz jakin beharra duten lanpostuetan sartzeko eskatutako jakite maila froga dezaten. Probaren deialdia Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko da, Interneten, baita Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean ere.

8.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

8.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du lekualdatze lehiaketan azkenean sartzen diren lanpostu hutsak zehazteko, deialdi honen bigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

8.2. Lanpostu hutsak aukeratzeko epea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez ezarriko da; Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratuko da, bai eta Interneten bidez ere, helbide honetan: www.nafarroa.eus, “Menua”, “Tramiteak”, “Administrazioarentzako zerbitzuak”, “Enplegu publikoa eta sustapena”, deialdiaren aipamenean.

Parte-hartzaileek 10 egun balioduneko epea izanen dute eskaera telematika bidez aurkezteko, lehen aipatutako helbideko esteka erabiliz, eta nahi lituzketen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Eskaera ezarritako epean bidaltzen ez dutenek lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

Lanpostu hutsak aukeratzeko epea amaituta, lehiakideak ezin izanen dio uko egin aukeratutako lanpostuari.

8.3. Lanpostuak betetzeko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat, lehiatzaileek ezin dute orain atxikita dauden zuzendaritza nagusi edo erakunde autonomo bereko lanpostu hutsik hautatu (zuzendaritza nagusi baten mende ez dagoen maila beheragoko unitate organiko bati atxikita badaude, debeku bera izanen dute), salbu eta lanpostu aldaketarekin udalerria, zentroa edo lanaldi arrunt edo partzialaren araubidea ere aldatzen bada.

9.–Esleipena eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Lehiaketan lortutako puntuazioen hurrenkerari jarraikiz esleituko dira lanpostu hutsak. Birkokatutako lehiatzaileen kasuan, ezintasunagatik birkokatzeko prozedura arautzen duen ekainaren 3ko 114/2002 Foru Dekretuaren 11. artikulua aplikatuko da.

Lanpostu huts bat hautatzeak berekin dakar lehiatzaileak eskaeran adierazitako lanpostuen artean esleitzen zaiona berariaz onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen bidez, dagokien lanpostua esleituko die lehiakideei, eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

9.2. Lehiakideek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun balioduneko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non ez duen organo deitzaileak, ebazpen horretan, beste data bat ezartzen jabetza hartzeko.

9.3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie esleituko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa. Aurreikuspen hau ez da aplikatzekoa izanen lanaldi partzialean diharduten langile finkoen kasuan; horiek, lanaldi osoko lanpostu bat eskuratzen dutenean, funtzionario bihurtuko dira. Funtzionarioen araubideko edo estatutupeko langileek, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, aukera izanen dute lanaldi partzialeko lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko. Kasu horretan borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.

10.–Ordainsariak.

Lekuz aldatzen direnek gaur egungo xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak jasoko dituzte.

11.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Deialdiaren, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori dena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2018ko ekainaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen da deialdia argitaratzen den egunean aitortua duen antzinatasun urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emango zaie izangaiei.

2. Honako a) letra honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari begira, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola-orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barruan antolatutakoak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Txostenak edo komunikazioak biltzarretan edo jardunaldietan aurkeztea, lan zientifiko edo ikerlan bekadunak edo sarituak egitea eta haiek aldizkari espezializatuetan argitaratzea: 2 puntu gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan izanik lana edo jarduera bakarka edo taldeka egina den, bai eta biltzarra edo argitalpena tokikoa, eskualdekoa, herrialdekoa edo nazioartekoa den ere.

3) Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo horrelakoak antolatzea: puntu bat gehienez ere; epaimahaiak baloratu beharrekoak haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak lanpostuarekin zerikusia dutenean baizik ez dira baloratuko.

2. Baremoaren b) atal honetako puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez.

c) Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

–Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horiek jakitea beharrezkoa ez den lanpostuetan, 2 puntu gehienez haietako bakoitzagatik.

–Euskaraz jakiteagatik: plantilla organikoaren arabera lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, 4,6 puntu bitarte emanen dira destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetan sartu nahi denean, eta 2,76 puntu bitarte destinoa eremu mistoko lanpostuetan sartu nahi denean.

Oharrak c) atal osorako:

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 maila izanez gero, 2/5; B1 maila izanez gero, 3/5; eta, B2 maila izanez gero, 4/5.

Euskara merezimendu modura baloratzerakoan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zenbat dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak edo Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak espresuki antolatutako azterketen emaitzak ere erabiltzen ahalko dira; azterketa horiek bost zailtasun maila dituzte, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren bostena emanen zaio maila bakoitzari.

II. ERANSKINA

Zaintzaile lanpostu hutsak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ESPARRUA
(LEKUALDAKETARAKO)

HERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

SEXU
DELITUEN AD.

3193

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

3194

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko LAN KONTR. FINKOA, LP

3208

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

3215

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko LAN KONTR. FINKOA, LP

3217

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko LAN KONTR. FINKOA, LP

3223

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko LAN KONTR. FINKOA, LP

3224

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

3230

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko LAN KONTR. FINKOA, LP

3233

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

3235

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

3238

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

3239

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko LAN KONTR. FINKOA, LP

3240

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko LAN KONTR. FINKOA, LP

3246

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

3251

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko LAN KONTR. FINKOA, LP

3254

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

3255

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko LAN KONTR. FINKOA, LP

3257

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

3262

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

3270

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

3278

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

3284

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko LAN KONTR. FINKOA, LP

3288

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

3290

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko LAN KONTR. FINKOA, LP

4293

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko LAN KONTR. FINKOA, LP

4644

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko LAN KONTR. FINKOA, LP

4650

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko LAN KONTR. FINKOA, LP

8024

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

8026

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko LAN KONTR. FINKOA, LP

8029

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko LAN KONTR. FINKOA, LP

8030

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko LAN KONTR. FINKOA, LP

35656

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA ZN

NAFARROA OSOKO ESKUALDEA

NGko FUNTZIONARIOA

EUSKARA B2

X

35666

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA ZN

NAFARROA OSOKO ESKUALDEA

NGko FUNTZIONARIOA

X

35669

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA ZN

NAFARROA OSOKO ESKUALDEA

NGko FUNTZIONARIOA

X

35747

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA ZN

NAFARROA OSOKO ESKUALDEA

NGko FUNTZIONARIOA

X

35749

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA ZN

IRUÑEKO ESKUALDEA

NGko FUNTZIONARIOA

X

35751

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA ZN

IRUÑEKO ESKUALDEA

NGko FUNTZIONARIOA

X

35758

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA ZN

NAFARROA OSOKO ESKUALDEA

NGko FUNTZIONARIOA

X

35760

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA ZN

IRUÑEKO ESKUALDEA

NGko FUNTZIONARIOA

X

35762

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA ZN

IRUÑEKO ESKUALDEA

NGko FUNTZIONARIOA

X

35771

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA ZN

ELIZONDOKO ESKUALDEA

NGko FUNTZIONARIOA

EUSKARA B2

X

37413

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA ZN

NAFARROA OSOKO ESKUALDEA

NGko FUNTZIONARIOA

X

37414

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA ZN

NAFARROA OSOKO ESKUALDEA

NGko FUNTZIONARIOA

X

37416

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA ZN

NAFARROA OSOKO ESKUALDEA

NGko FUNTZIONARIOA

EUSKARA B2

X

37422

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA ZN

TUTERAKO ESKUALDEA

NGko FUNTZIONARIOA

X

37429

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA ZN

NAFARROA OSOKO ESKUALDEA

NGko FUNTZIONARIOA

X

37431

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA ZN

NAFARROA OSOKO ESKUALDEA

NGko FUNTZIONARIOA

EUSKARA B2

X

Iragarkiaren kodea: F1808325