137. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2018ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, ekainaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen honako aldaketa hau Udalaren 2018ko aurrekontuan:

9.000,00 euroko kreditu berezia 2. kapituluko (Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak) partida batean, 4. kapituluko (Transferentzia arruntak) 9.000,00 euroko diru-sarreren partida batekin finantzatua.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Noain Elortzibarren, 2018ko ekainaren 29an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Erburu Anchaño.

Iragarkiaren kodea: L1808615