137. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO, ARELLANO, ARROITZ, DEIKAZTELU ETA LERIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2018ko ekainaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 1. espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Mankomunitateko Idazkaritzan hamabost egunean, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Allon, 2018ko ekainaren 29an.–Mankomunitateko burua, Javier Ignacio Munárriz Marturet.

Iragarkiaren kodea: L1808597