2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Zuluetako ponpatze- eta bulkatze-proiektuari dagozkion desjabetzeak. Behin betiko onespena
2018ko uztailaren 4an egindako saioan, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak hau erabaki zuen:
2017ko irailaren 26an, SCPSAko Administrazio Kontseiluak “AM273220a Zuluetako ponpatzea eta bulkatzea” lanaren proiektua onetsi zuen, Administrazioari berri emateko proiektu osoaren aurrekontua, 1.336.740,52 euro zuena (%21eko BEZa barne).
Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak 2018ko maiatzaren 29an egin zuen saioan hartu zuen akordioaren bidez, “AM273220a Zuluetako ponpatzea eta bulkatzea” lanaren proiektua onartu zen, desjabetzeko txostena abiarazi zen eta hasiera batean onartu zen proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda. Horrez gain, erabilera publikoa eta aipatutako proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen okupatzeko premia aitortu eta adierazi zen, proiektua onesteak berekin dakarrena.
Akordio horretan, proiektu hori eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hamabost eguneko eperako.
Onartze horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2018ko ekainaren 6an, Diario de Noticias egunkarian, egun horretan bertan, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Noaingo udaletxeko (Elortzibar) iragarki oholetan.
Jendaurrean egoteko epea igaro denez eta ez denez inolako alegaziorik aurkeztu, egokia da proiektu hori behin betiko onartzea.
Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendari dagokionez, egokia da bertatik herri-lurrak kentzea, lanak egin ahal izateko eskura jartzeko izapideak bideratzen ari baitira.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatuta dagoenari jarraituta, eta kontuan hartuta Nafarroako Toki Administrazioaren Foru Legearen 47.4 eta 29. artikuluen, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 4.1.d) artikuluaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 4. artikuluaren arabera Mankomunitateak desjabetzeko eskumena gauzatu dezakeela, egokia da desjabetzeko txostena behin betiko onartzea. Ondorioz,
ERABAKI DA:
1.–Behin betiko onartzea “AM273220a Zuluetako ponpatzea eta bulkatzea” lanari dagokion proiektua, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearena, eta bai proiektuak ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda ere. Horrek berekin dakarrela erabilera publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa.
2.–Berrestea lanaren urgentziazko adierazpen eskaera, Nafarroako Gobernuari egindakoa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan jasota dauden eraginetarako, beharrezkoa baita lanak ahalik eta azkarrena egitea, zenbait herritarako ur-hornidura hobetzeko.
3.–Akordio hau kaleratzea, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Noaingo udaletxeko (Elortzibar) iragarki oholetan.
4.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.
Iruñean, 2018ko uztailaren 4an.–Lehendakaria, Aritz Ayesa Blanco.
UKITUTAKO ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA Obra: AM273220A Zuluetako ponpatzea eta bulkatzea. Fasea: Proiektua. |
FINKA | TITULARRA | UKIPENAK | KATASTROKO DATUAK |
Akueduktu Zortasuna m | Zortasun Ezarpena m² | Okupazioa Erregistroak | Behin Betiko Okupazioak m² | Behin-Behineko Okupazioak m² | Udalerria | Pol. Zk. | Lurz. Zk. | Azalera Osoa | Izaera |
m² | zk. |
ZU3 | Lopez Sarasate, Benito | 260 | 1.560 | | | | 5.200 | Noain Elortzibar | 6 | 210 | 152.083,82 | Lehorreko alorra |
Iragarkiaren kodea: L1808798