2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko 2018ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2018ko abuztuaren 20an bukatuko dela Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko 2018ko kontribuzioaren zergagatik igorritako kuotak borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak bertan aipatzen den banketxean ordaintzen ahal dira, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2018ko abuztuaren 3an kargatuko dira kontuetan.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Villatuertan, 2018ko ekainaren 28an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1808655