2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruñeko Txantrea auzoan eraikiko den Bero-Gunea eta bere Zabaltze Sarearen aurreproiektuen informazio publikoaren deialdia
Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 183. eta 184. artikuluen arabera, Iruñeko Txantrea auzoan eginen den Bero-Gunea eta bere Zabaltze Sarea (Efidistrict) Eraiki eta Ustiatzeko Aurreproiektua hilabeteko epean jendaurrean jartzen da, baita ere proiektu honen obra emakida kontratuko Bidegarritasun Azterketa txostenarekin batera.
Aurreproiektu honen dokumentazio teknikoa eta ekonomiko-finantzakoa Navarra de Suelo y Vivienda SA (NASUVINSA) elkarte publikoaren webgunearen bidez eskuratu daiteke.
Iruñean, 2018ko uztailaren 4an.–Kudeatzailea, José M.ª Aierdi Fez. de Barrena.
Iragarkiaren kodea: L1808867