137. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Balorazio txostenaren proiektua

Txulapaingo Udalak, 2018ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Txulapaingo udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurrean egoteko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Markalainen (Txulapain).–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1808653