137. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Gastuaren araua betetzeko 2018ko plan
ekonomiko finantzarioaren aldaketa

Berako Udalak, 2018ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea aurrekontuak orekatzeko plan ekonomiko finantzarioa, 2017ko ekitaldiari dagokiona; honen iragarkia 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2018ko maiatzaren 8an.

Ondoren, 2018ko ekainaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea gastuaren araua betetzeko lehen aipatutako plan ekonomiko finantzarioaren zuzenketa.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusia bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik eta informaziorako soilik; honek lehen argitara eman zena ordezkatzen du.

Plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, toki korporazioak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen harik eta planaren indarraldia bukatu arte, informaziorako soilik baita ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Beran, 2018ko uztailaren 3an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1808768