2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
2/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Agoizko Udalak, 2018ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea 2/2018 aurrekontu-aldaketa 2018ko ekitaldiko aurrekontuan. Aldaketaren ondorioz, kreditu-gehigarria finantzatuko da diru-sarreren 7. kapituluan adierazitako soberako diru-sarreren kargura (50.000,00 euro) eta 2017ko kontuen diruzaintzako gerakinaren kargura (22.660,43 euro), Agoizko Udalaren ekarpenaren kargura.
GASTUEN partida:
• 23906320000.–Bidezainen etxea egokitzea, 72.660,43 euro.
DIRU-SARREREN partida:
• 7670000.–Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programa, 50.000,00 euro.
• Diruzaintzako gerakina, 22.660,43 euro.
Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, espedientea jendaurrean egongo da aztergai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten. Aipatu epean aurkezten ez badira, behin betiko onetsitzat hartuko da, eta ez da hura berresteko akordiorik beharko.
Agoitzen, 2018ko ekainaren 28an.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1808599