137. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2036/2018 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zerbitzu eginkizunak luzatzen baitzaizkie Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdian aukeratu ziren irakasleei, baldin garatutako lanaren memorian ebaluazio ona eskuratu badute. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 16ko 701/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen aipatutako deialdia.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 16an emandako 701/2016 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ) lanpostuak zerbitzu eginkizunen araubidean eta merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.

Haren zortzigarren oinarriak ezartzen du zerbitzu eginkizun hauek, hasteko, bi ikasturte oso iraunen dutela 2016ko irailaren 1ean hasita.

Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, irakasle interesdunek ordura arte egindako lanaren memoria aurkeztu beharko diote zentroko zuzendariari. Memoria hori zentroko zuzendariak eta gai bakoitzean eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Memoriaren balorazioa Giza Baliabideen Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.

Memoriak balorazio ona izateak berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 23ko 2466/2016 Ebazpenaren bidez, 2016ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitartean zerbitzu eginkizunetan betetzeko lanpostu bat esleitu zitzaion José Antonio Villanueva Lirasi, merezimendu lehiaketaren deialdi horretan aukeratutako izangaiari.

José Antonio Villanueva Lirasek aurkeztutako memoriari buruzko balorazio positiboa igorri dio Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak Giza Baliabideen Zerbitzuari. Horrenbestez, bidezkoa da hiru ikasturtez luzatzea zerbitzu eginkizunak.

Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. José Antonio Villanueva Lirasi esleitutako zerbitzu eginkizunak luzatzea, garatutako lanaren memorian ebaluazio ona eskuratu baitu. Honako deialdi honetan aukeratu zen José Antonio Villanueva Liras: Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 18ko 701/2016 Ebazpenaren bidez onetsitako Irakasleentzako Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdia.

2. Zerbitzu eginkizun horiek 2018ko irailaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra bitarte izanen dituzte ondorioak.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileriaren Plantillarako Bulegora, Deialdien Atalera, Giza Baliabideen Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegora, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte-Aseguruen Atalera, Hezkuntzako Ikuskapenaren Zerbitzura eta Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko ekainaren 19an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1808542