2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Udal ordenantza, Musika ikasketen arloko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena
Arakilgo Udalak, 2018ko ekainaren 6ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Musika ikasketen arloko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza hori behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Arakilen, 2018ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Huarte Garro.
Iragarkiaren kodea: L1808560