136. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

18/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean, 18/2018 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesten zuen erabakia. Jendaurreko epea iraganik, eta epe horretan zuzenketa bat izan ondoren zenbatekoan, aldaketa behin betiko onetsi da, Udalak 2018ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia:

Gastuen egoera-orria.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak, 18.218,73 euro gehiago.

Partida: 1-1533-619 Jarduketak Plaza Berrian.

Finantzabidea: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Antsoainen, 2018ko ekainaren 28an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1808508