136. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Herri-lurrak desafektatzeko espedientea, erabilera lagatzeko. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2018ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Añorbeko landa-lurreko ondasunen katastroko 124.928,87 m²-ko herri-lurra desafektatzeko espedientea, ondotik haien erabilera lagatzeko Gas Natural Fenosa Renovable SLUri, Añorbeko udal-mugartean “Barasoain” eta “Tirapu” haize-parkeak jar ditzan.

Era berean, erabaki zen desafektatzeko eta erabilera lagatzeko espedientearen tramitazioa presakoa deklaratzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 33. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea, interesdunen eskura baita Udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betiko bihurtuko da.

Añorben, 2018ko uztailaren 2an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1808654