2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA
Ekonomia eta finantza plana, aurrekontua egonkortzeko. Onespena
Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Batzar Delegatuak, 2018ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea ekonomia eta finantza plana. Horren xedea da 2018ko eta 2019ko ekitaldietan betetzea Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoan ezarritako aurrekontu egonkortasuna, 2017ko ekitaldian bete ez zena.
Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako.
Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, ekonomia eta finantza planaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Donezteben, 2018ko ekainaren 26an.–Udalen Batasuneko burua, Santiago Uterga Labiano.
Iragarkiaren kodea: L1808509