136. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

3/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2018ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontuan aldaketa egiteko 3. espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Atarrabian, 2018ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1808506