136. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

1 eta 2/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2018ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18an, 1 eta 2/2018 aurrekontu-aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

01/2018 aldaketa

Kreditu berezia.

Aldaketa: 7. kapitulua.–Kapital transferentziak. Zenbatekoa: +18.081,35 euro.

Finantzabidea: 6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: -18.081,35 euro.

02/2018 aldaketa

Kreditu berezia.

Aldaketa: 6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: +25.000,00 euro.

Finantzabidea: 6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: -25.000,00 euro.

Atarrabian, 2018ko ekainaren 8an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1808505