2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Egoitza elektronikoa sortzea
Villatuertako alkateak Alkatetzaren 049/2018 Ebazpena eman zuen, 2018ko ekainaren 29an. Hona hemen haren edukia:
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten.
Aurrekoa aintzat hartuta, eta legeak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,
EBATZI DUT:
1. Villatuertako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.villatuerta.es helbide elektronikoan. Villatuertako Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.
2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Villatuertako Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.
5. Villatuertako Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.
Villatuertan, 2018ko ekainaren 29an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1808644