2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena
Idazki honen bitartez aditzera ematen da Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko ekainaren 18ko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea nahitaezko lagapenaren aprobetxamenduaren monetarizaziorako hirigintza hitzarmena eta Gorraitzen hotel bat zabaltzeko Hiri-jarduketarako plan berezitik datozen horniduren doiketa. Gorraizko hotela zabaltzeak eremu horretako S.3.8 eta S.3.2.2. hirigintza lurzatiei eragiten die.
Interesdunek txostena kontsultatzeko aukera dute eta, hala nahi izanez gero, behar diren alegazioak aurkezteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2018ko ekainaren 20an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1808585