2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Alkatetzaren eskuordetza uraren goi hornidurako proiekturako (Azkoiengo adarra)
Azkoiengo Udaleko alkateak, 2018ko ekainaren 27an, ebazpen hau eman zuen:
Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan xedatzen dela alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura udalerritik kanpo, eri edo ezindurik dagoenean, eta ahalmenak beste baten eskuetan uztea espresuki egin behar dela horretarako.
Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43.4 artikuluan ezartzen dela eskuordetzeak bereziak izan daitezkeela proiektu eta gai zehatz baten inguruan.
Ikusirik okupatu aurreko aktak egiteko zitazioa, 2018ko ekainaren 27rako, nahitaez desjabetzeko espedientean, “Uraren goi hornidurako proiektua, Azkoiengo adarra” izeneko proiektuaren lanak egiteko. Azkoiengo Alkatetzak akta horiek sinatzea beharrezkoa izanik eta data horretan herritik kanpo egonen dela ikusirik.
Aipatu legeriak emandako eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak lehen alkateorde Carlos Calvo Pascualen esku uztea, “Uraren goi hornidurako proiektua, Azkoiengo adarra” izeneko proiektuaren lanak egiteko nahitaez desjabetzeko espedientearekin lotura duen guztian.
2. Honako hau interesdunari jakinaraztea eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen bilkuran.
Azkoienen, 2018ko ekainaren 27an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L1808467