136. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzan

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2018ko ekainaren 26an egin bilkuran, besteak beste erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Herritarren Segurtasunerako Alorraren txostena eta kontuan harturik zer xedatzen den Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren 1. eta 4. artikuluetan, ERABAKI DA:

1. Lur gaineko aparkalekua aldatzea, eta txandaka aparkatzeko tokiak (eremu gorriak) gaitzea, Navas de Tolosa, Lizarra, Arrieta, Amaia eta Paulino Caballero kaleetan, lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara. Aipatu egun eta orduetatik kanpo, eta jaiegunetan, toki horiek modalitate berdekoak izanen dira, 1. eta 2. sektoreetako egoiliarrek erabiltzekoak soilik.

2. Eremu gorriko modalitatearen bidez jadanik araututa dauden hiriko gainerako eremuetan (Zabalguneko azoka, Gurutzeko plaza eta Martín Azpilcueta kalea), erabaki honen 1. puntuan adierazi ordutegia ezarriko da, eta horietatik kanpo, eremu berdeko modalitate gisa funtzionatuko dute (kasuan kasuko sektoreetako egoiliarrentzat soilik izanik). Arautegi berri honetatik kanpo geratzen dira tren geltokiko eta Hezkuntzako aparkalekuko modalitate gorriko eremuak, gaur egungo baldintza berberak izaten jarraituko baitute.

3. 1. eta 2. sektoreetako egoiliarrentzako eremu berde mugatu gisa ezartzea gaur egun arte modalitate laranjako toki izandakoak, Taconeran daudenak, Ciudadela kirol elkartearen ondoan.

4. Modalitate berdeko 64 toki berri sortzea Runa parkean, 1. sektoreko egoiliarrentzat soilik.

5. Aipatu ordenantzaren I. eranskina (planoa) aldatzea, erabaki honen 1., 2. eta 3. puntuetan deskribatutako aldaketei dagokienez.

6. Aldaketak 2018ko abuztuaren 1ean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko uztailaren 2an.–Idazkari teknikoa, Eva Echarri Osinaga.

ERANSKINA

Aldaketen planoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1808697