136. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Xehetasun-azterketa, Harinera kaleko 9an eta 11n. Hasierako onespena

Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2018ko ekainaren 22ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa, Íñigo Arizaleta Gurucharrik eta Raquel Palacios Bañosek sustatua, 6. poligonoko 65. eta 67. katastro-lurzatietan (Harinera kalea, 9 eta 11; Los Arcos, Nafarroa).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119.3 artikuluan eta arlo horretan indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proiektu hori Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da hogei egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira.

Los Arcosen, 2018ko ekainaren 28an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1808556