136. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Longidako Udalak, 2018ko apirilaren 11n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Longidako udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuarekin bat, balorazio txostena jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.

Longidan, 2018ko ekainaren 28an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L1808566