2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERATE
Herri-lurren desafektazioa erabilera lagatzeko, 3. poligonoko 200. lurzatian
Lerateko Kontzeju Irekiak, 2018ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen herri-lurretako 12.711,61 metro karratu desafektatzeko espedientea (Lerateko landa-lurreko ondasunen katastroko 3. poligonoko 200. lurzatian), ondotik haren erabilera Sociedad Aritzaleku SAL enpresari (IFK: A-31605124) lagatzeko. Enpresa Lerateko kanpinaren titularra da, eta xedea da herri-lur hori kanpineko plan berezian sartzea, erabilera publikoko berdegune baizik izan ez dadin, ez pribatua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea, interesdunen eskura baita Kontzejuko Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.
Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betiko bihurtuko da.
Aurreko tramiteak betetakoan, espediente administratibo osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri-lurren Atalera, onets dezan.
Leraten, 2018ko ekainaren 20an.–Kontzejuko burua, Jesús María Goñi Girones.
Iragarkiaren kodea: L1808580