136. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Udal Planeko Hirigintza araudiko 27., 29., 38., 51. eta 82. artikuluak aldatzeko Plan Berezia. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2018ko ekainaren 29ko 2018/223 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Leitzako Udal Planeko Hirigintza araudiko 27., 29., 38., 51. eta 82. artikuluak aldatzeko Plan Berezia, Igor Lopez de Uralde arkitektoak idatzia eta Leitzako Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 72. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Leitzan, 2018ko ekainaren 29an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1808658