2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
2/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Larragako Udalak, 2018ko ekainaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2/2018 aldaketa 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean; kreditu-gehigarri bat sortzeari buruzkoa da, “Ureztaketaren barneko obrak, lurzati berrantolamenduko lurzatiak” izeneko 4121-68101 partidan, 105.000,00 eurokoa.
Kreditu-gehigarri hori finantzatuko da 2017ko ekitaldiko itxierako gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargura, 105.000,00 eurokoa baita.
Delako espedientea ikusgai egonen da, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, behin betiko onesteko; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan, 18. artikuluari buruz, eta 214.2 artikuluan, lege horren 202. artikuluari buruz ezarritakoari jarraikiz.
Larragan, 2018ko ekainaren 29an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L1808574