136. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2018ko aurrekontu orokor eta bakarraren kreditu berezia sortzeko espedientea. 5/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak, 2018ko ekainaren 26an egindako osoko bilkuran, idazkari kontu-hartzailearen txostena ikusirik, aho batez, 2018ko aurrekontu orokor eta bakarraren kreditu berezia sortzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez.

Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Aditzera ematen da Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.

Goizuetan, 2018ko ekainaren 27an.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1808587