2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABREDO
Aldaketa Udaleko kale izendegian. Hasierako onespena
2018ko ekainaren 6ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi da bi kaleren izenak aldatzea eta berriz zenbakitzea.
Espedientea jendaurrean edukiko da hogei egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren eta Udaleko iragarki-taulan jarrita, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkez ditzaten.
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez badu, baina ondorio juridiko osoak izateko argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Cabredon, 2018ko ekainaren 27an.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.
Iragarkiaren kodea: L1808462