2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
21/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2018ko ekainaren 28an egin zuen osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 21. aurrekontu aldaketa, Udalaren 2018ko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Baztanen, 2018ko ekainaren 29an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1808577