136. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

142/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 17koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, 90/2015 Foru Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez arautu zen nekazaritzako lurzatien informazio geografikorako sistema (NELIGS) eta ezarri ziren hura Nafarroan kudeatzeko arauak.

Nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 68. artikuluak kudeaketarako sistema integratuaren elementuen artean, nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko sistema aipatzen du. 70. artikuluak dioenez, identifikazio sistema hori Batasuneko kide diren estatuek ezarri behar dute, katastroko agiriak edo mapak edo bestelako baliabide kartografikoak oinarritzat harturik, informazio geografikorako sistema informatikoetan erabiltzen diren teknikak baliatuz.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 10ean emandako 90/2015 Foru Aginduaren bidez arautu zen nekazaritzako lurzatien informazio geografikoko sistema (NELIGS) eta hura Nafarroan kudeatzeko arauak ezarri ziren.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko abenduaren 13ko 2017/2393 (EB) Erregelamenduaren bidez aldatu ziren honako erregelamendu hauek: 1305/2013 (EB), Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapeneko laguntzei buruzkoa; 1306/2013 (EB), Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipenari buruzkoa; 1307/2013 (EB), Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntza araubideen arabera nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketetan aplikatzeko arauak ezarri zituena; 1308/2013 (EB), Nekazaritzako produktuen merkatu antolakunde erkidea sortu zuena; eta 652/2014 (EB), elikakateari, animalien osasunari eta animalien ongizateari buruzko gastuak kudeatzeko xedapenak ezarri zituena, baita landare osasunari eta landare ugalketako materialei buruzkoak ere.

Erregelamendu horretan larre iraunkorren definizio berria sartu zen eta hori Estatuko araudian jaso zen urtarrilaren 26ko 27/2018 Errege Dekretuaren bidez, zeinaren bidez aldatu baitzen abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretua, nekazaritzari eta abeltzaintzari 2015etik aurrera egiten zaizkien zuzeneko ordainketak eta laguntzeko beste araubide batzuk erregulatu zituena, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketa eta kontrola ere, Nekazaritza Politika Erkideari buruzko xedapenak aplikatuta.

Kontuan hartuta 90/2015 Foru Aginduan definizio desberdinak sartu zirela, Estatuko eta Batasuneko araudian zeudenak hartuta egin baitzen, bidezkoa da agindu hori aldatzea definizio horiek indarrean den araudira egokitzeko. Horrenbestez, beharrezkoa da larreen onargarritasun koefizientea (LOK) aldatzeko eskaeraren prozedura egokitzea, eta beharrezkoa den dokumentazioa eskatzea, larreen definizio berrien arabera eskatutako aldaketak justifikatzeko.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emandako 90/2015 Foru Agindua aldatzea, zeinaren bidez arautu zen nekazaritzako lurzatien informazio geografikorako sistema (NELIGS) eta ezarri ziren hura Nafarroan kudeatzeko arauak.

Foru agindu honen I. eranskinean jasoa dagoen bezala aldatu da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emandako 90/2015 Foru Agindua, zeinaren bidez arautu zen nekazaritzako lurzatien informazio geografikorako sistema (NELIGS) eta ezarri ziren hura Nafarroan kudeatzeko arauak.

Xedapen gehigarri bakarra.–Larreen onargarritasun koefizientea (LOK) aldatzeko eskaeren dokumentazio osagarria.

2018an aldaketak aurkezteko lehen epean, foru agindu honek indarra hartu aurretik, 9. motako eskaerak aurkeztu dituzten interesdunek eskaera hori osatu egin beharko dute 8. artikuluko e) letran adierazitako txostenarekin. Txosten hori aurkezteko epea hilabetekoa izanen da foru agindu honek indarra hartzen duenetik hasita.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 17an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

I. ERANSKINA

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 10ean emandako 90/2015 Foru Aginduaren aldaketa; foru agindu horren bidez arautu zen nekazaritzako lurzatien informazio geografikorako sistema (NELIGS) eta ezarri ziren hura Nafarroan kudeatzeko arauak

1. Martxoaren 10eko 90/2015 Foru Aginduaren 3. artikulua aldatzen da, definizioei buruzkoa, eta honela idatzita geldituko da:

“3. artikulua. Definizioak.

Lur goldagarria: laboreak ekoizteko erabiltzen diren lurrak edo laboreak ekoizteko eskuragarri daudenak, landatu gabekoak baitira. Belarrak edo bestelako bazka-laboreak (ereinak) landatzeko erabiltzen badira, horiek ustiategiko laboreen edo luberrituen txandaketan sartu beharko dira bost urtetik beherako epean.

Larrea: belarrak edo bestelako belarki-bazka naturalak (berezkoak) edo landatuak (ereinak) ekoizteko erabiltzen diren lurrak, baldin eta ustiategiko laboreen txandaketan bost urtez edo gehiagoz sartu ez badira, eta bost urtez edo gehiagoz luberritu ez badira.

Zuhaixka-larreak: belarrak edo bestelako belarki-bazka naturalak (berezkoak) edo landatuak (ereinak) ekoizteko erabiltzen diren lurrak, baldin eta bost urtez edo gehiagoz ez badira ustiategiko laboreen txandaketan sartu edo luberritu, eta lur horietan bazkarako edo abereentzako elikagaiak sortzeko balio izaten ahal duten beste zuhaixka espezie batzuk baldin badaude, baita belarrak eta gainerako belarki-bazkak nagusi ez badira ere edo lur horietan ez badaude ere.

Zuhaitz-larreak: belarrak edo bestelako belarki-bazka naturalak (berezkoak) edo landatuak (ereinak) ekoizteko erabiltzen diren lurrak, baldin eta bost urtez edo gehiagoz ez badira ustiategiko laboreen txandaketan sartu edo luberritu, eta lur horietan bazkarako edo abereentzako elikagaiak sortzeko balio izaten ahal duten beste zuhaitz espezie batzuk baldin badaude, baita belarrak eta gainerako belarki-bazkak nagusi ez badira ere edo lur horietan ez badaude ere.

Larreen onargarritasunaren koefizientea: elementu elkorrak, hala nola landarerik gabeko tokiak, malda handiegiak, edo zeharkatu ezin diren landaretza direla eta, modu eraginkorrean erabateko aprobetxamendua galarazten duten ezaugarriak dituzten larreei, zuhaitz-larreei edo zuhaixka-larreei koefiziente bat esleituko zaie, NELIGS esparruaren onargarritasun portzentajea islatzen duena; esparru horretan gehieneko azalera onargarria esparruaren azalera koefiziente horrekin biderkatuta ateratzen dena izanen da.”

2. Martxoaren 10eko 90/2015 Foru Aginduaren 8. artikuluko e) letrari 9. motako aldaketei buruzko atal berri bat gehitu zaio, eta honela idatzita geldituko da:

e) Proposatutako aldaketa justifikatzen duen dokumentazioa, zeina, aldaketa motaren arabera, honako hau izanen baita:

–Kasu guztietan, aldaketarako arrazoiaren azalpen labur bat.

–3., 4. eta 5. motetako aldaketetan, beharrezkoa izanen da irteera grafikoari buruzko krokisa aurkeztea, non argi identifikatuko baita esparruko zein aldetan egin nahi den aldaketa.

–Aukeran, aldaketaren xedeko beste edozein frogagiri aurkezten ahalko da, besteak beste honako hauek: data duten argazki geoerreferentziatuak, landako kontrolaren akta baten kopia, eskatutako aldaketa justifikatzen duen txosten teknikoa, profesional eskudunak sinatua, eta abar.

–9. motako aldaketetan nahitaez aurkeztu beharko da txosten tekniko bat, III. eranskinean adierazitako prozeduraren arabera. Ez dute betebehar hori izanen lehen aldiz deklaratzen diren lurzatietarako administrazioari LOK baten adjudikazioa eskatzeko aurkezten diren 9. motako eskaerek.”

3. Apartatu berri bat, 4.bis, gehitzen zaio martxoaren 10eko 90/2015 Foru Aginduaren 9. artikuluari, NELIGSa aldatzeko eskaeren ebazpenari buruzkoa. Hona edukia:

“4.bis) 9. motako aldaketa eskaerei dagokienez, 8. artikuluko e) letran adierazitako txostenarekin batera aurkezten badira bakarrik onartuko dira tramitatzeko. Txosten horrek eskatutako aldaketa baloratzeko balioko du, baina ez da inola ere loteslea izanen”.

4. Martxoaren 10eko 90/2015 Foru Aginduari III. eranskina erantsi zaio, “LOKi alegazioa aurkezteko prozedura. 9. motako alegazioa”. Hona testu berria:

III. ERANSKINA

LOKi alegazioa aurkezteko prozedura. 9. motako alegazioa

NELIGS esparru bati esleitutako LOKarekin ados ez egonez gero, interesdunak beste koefiziente bat eskatzen ahal du, txosten tekniko bat aurkeztuta. Txosten hori teknikari eskudun batek sinatu behar du, eta haren izena, abizenak eta NANa adierazi behar dira. Txostenari erantsi behar zaio titulu ofizialaren kopia edo dagokion lanbide elkargoaren ziurtagiria.

Txostenak atal hauek izanen ditu:

1. Alegatutako lurzatiaren edo esparruaren NELIGS erreferentzia eta teknikariak zein egunetan egin zuen bertatik bertarako bisita (ezin da urtebete baino gehiago izan).

2. Abeltzaintza jardueraren egiaztapena, larratzeko esparruak biltzen dituen abeltegiaren REGA kodea adieraziz eginen dena. Gainera, alegatutako larratzea frogatzen duen beste edozein dokumentazio aurkezten ahalko da, hala nola abereak gobernatzeko instalazioak, hesiak, askak eta abar daudela frogatzen duten argazkiak, abereak mugitzeko gidak egotea eta abar.

3. Eskatutako aldaketa frogatzen duten nahikoa argazki. Argazki guztiek data eta geoerreferentzia edo kokapena izan beharko dituzte irteera grafikoetan.

4. Alegatutako esparruen irteera grafikoak, non argazkiak zer posiziotan eta noranzkotan hartu diren adieraziko baita.

Hala denean, irteera grafikoek barnean hartuko dute larre homogeneoen mugatzea, lurzoruaren edo maldaren okupazioan aldeak daudela kontuan hartuta LOKa aplikatzeko ondorioetarako.

5. Lurzoruaren okupazioaren ezaugarritzea. Alegatutako esparru bakoitzean dagoen landaredi mota (belardia, sastraka, zuhaiztia, elkorra, etab.) adierazi beharko da, baita landaredi hori osatzen duten espezieak, larratzekoak diren edo abereentzako bazka sortzen duten, zirkulatzeko modukoak diren eta abereentzat irisgarriak diren, eta landare mota bakoitzak esparruan hartzen duen portzentajea ere.

Egokia bada, lurzoruaren estalduran homogeneoak diren eskualdeak mugatuko dira esparruaren irteera grafikoaren gainean.

Ezaugarritze horretarako, honako irudi hau agertuko da alegatutako esparru bakoitzeko:

LURZORUAREN OKUPAZIOA

(Esparruaren identifikazioa)

LANDAREDIA

IRISGARRIA ETA ZIRKULATZEKO MODUKOA

LARRATZEKOA DA EDO BAZKA SORTZEN DU

OKUPATUTAKO AZALERAREN %

MALDA

< EDO = %60

KALKULATUTAKO APROBETXAMENDUAREN %

Mota

Espezieak

Belardia

Sastraka

BAI

BAI

EZ

-

%0

EZ

-

-

%0

Zuhaiztia

BAI

BAI

EZ

-

%0

EZ

-

-

%0

Elkorra

-

-

-

%0

ESPARRUA, GUZTIRA

%100

6. Alegatutako azalerarako LOK bat proposatzea.

Aurreko puntuetan bildutako informazioa oinarri hartuta, teknikari eskudunak LOK bat proposatuko du alegatutako esparrurako. Horretarako, honako hau hartu beharko du kontuan:

–Landaredi mota bakoitzaren inguruan kalkulatutako aprobetxamendua.

–Larratzeko diren, zirkulatzeko modukoak diren eta abereentzat bazka ekoizteko balio duten edo bazka ekoizten duten azalerak baino ezin dira hautatu.

–%60tik gorako malda duten eskualdeetan zuzenketa faktorea aplikatzen da honako taula honen arabera.

ESKUALDEAREN MALDA

MALDARI BURUZKO FAKTOREA

%60 edo txikiagoa

1,00

%60 eta %75 artekoa

0,75

%76 eta %85 artekoa

0,50

%86 eta %100 artekoa

0,25

%100 baino handiagoa

0,00

Iragarkiaren kodea: F1806718