134. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

234/2018 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren abenduaren 5eko 534/2017 Ebazpenaren 1.1 eranskinean atzemandako akatsa. Ebazpen haren bidez onetsi zen 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean, “hornidurako, saneamenduko eta euri-uretako tokiko sareak” eta “zoladurak sareekin” ataletan sar daitezkeen inbertsioen behin betiko zerrenda.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren abenduaren 5eko 534/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean, hain zuzen “hornidurako, saneamenduko eta euri-uretako tokiko sareak” eta “zoladurak sareekin” ataletan, sar daitezkeen inbertsioen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori 2017ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 28koan. Aipatu ebazpenaren 1.1 eranskinean jasotzen dira hornidurako, saneamenduko eta euri-uretako tokiko sareetarako aurrekontuko kreditu erabilgarriaren kargura finantzatzekoak diren inbertsioak; aipatu zerrendaren 50. zenbakian ageri da “Alkotz. Saneamendu sarea Lozen auzoan” izeneko inbertsioa, titular Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea duena, 8.069,86 euroko inbertsio onartuarekin (BEZik gabe).

Ultzanueta Mankomunitateak idazki bat aurkeztu zuen, 2018ko martxoaren 14an sartu zena Erregistro Orokor Elektronikoan. Hartan, adierazi zuen akats bat aurkitu zuela aipatutako inbertsioaren zenbateko onartuan. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Azpiegituren Zerbitzuak txostena eman zuen, eta, hartan, behin espedientea eta Mankomunitatearen memoria azterturik, ohartarazi zuen akatsa zegoela inbertsioaren zenbatekoan, eta zehaztu zuen honako zenbateko hau behar zela agertu abenduaren 5eko 534/2017 Ebazpenean, 1.1 eranskinean, onartutako zerrendaren 50. zenbakian (Ultzanueta Mankomunitatearen izenean): 38.728,78 euro (BEZik gabe).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazio publikoek noiznahi zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Horregatik guztiagatik, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 16/2016 Foru Legeak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 534/2017 Ebazpenaren 1.1 eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen haren bidez onetsi zen 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean, hain zuzen “hornidurako, saneamenduko eta euri-uretako tokiko sareak” eta “zoladurak sareekin” ataletan, sar daitezkeen inbertsioen behin betiko zerrenda (2017ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 28koa). Hona zuzendu beharreko akatsa: 50. zenbakian Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea agertzen da, “Alkotz. Saneamendu sarea Lozen auzoan” izeneko inbertsioarekin, eta 38.728,78 euroko inbertsioa (BEZik gabe) esleitu behar zaio.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka toki entitate interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galaraziko Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 11n.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: F1806381