134. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko ekainaren 20an hartua, zeinaren bidez foru intereseko inbertsio deklaratzen baita Vegetales Línea Verde Navarra SAk sustatutako enpresa-inbertsioaren proiektua.

Vegetales Línea Verde Navarra SAk, 2018ko apirilaren 23an, eskatu zuen foru intereseko deklara zedila Tuteran (Nafarroa) dituen instalazioak handitzeko inbertsio plana.

Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak inbertsio proiektua ebaluatu duelarik, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori).

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Vegetales Línea Verde Navarra SAk Tuteran dituen instalazioak handitzeko Inbertsio Plana foru intereseko inbertsio deklaratzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori). Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau igortzea Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordeari, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Vegetales Línea Verde Navarra SAri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko ekainaren 20an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1808190