134. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

246/2018 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, argitara ematen dituena Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialeko Osoko Bilkurako kideen zerrenda eta lehendakariaren eta Batzorde Betearazleko kargudunen izendapenak.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak otsailaren 19an emandako 28/2018 Ebazpenaren bidez, hauteskundeetarako deia onetsi zen Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialeko gobernu organoak berritzeko.

Ikusirik, batetik, Ganberaren legedian ezarritakoaren arabera Osoko Bilkurako legezko kide izan daitezkeenak adina hautagaitza aurkeztu direla, hots, 46, eta bestetik, hautagaitza guztiek betetzen dituztela Barne Araudiaren 56. artikuluan ezarritako baldintzak, Hauteskunde Batzordeak Batzorde Betearazlea osatzeko hautagaiak aldarrikatu ditu 2018ko martxoaren 20an. Artikulu horren 5. atalean xedatutakoarekin bat, kontuan harturik aurkeztutako hautagaien kopurua bete beharreko batzordekideen kopurua bezalakoa dela, hautagaiak aldarrikatzearekin batera hautatu ere egiten dira, eta, hortaz, ez da beharrezkoa hautapenik egitea.

2018ko apirilaren 12an, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren Barne Araudiaren 68. eta 69. artikuluetan ezarritakoarekin bat, Osoko Bilkura eratzeko bilera egin zen, eta lehendakaria eta Batzorde Betearazlea hautatu ziren. Eraketa bilkura horren akta egin zen.

Aipatutako 69. artikulu horren 3. atalean xedatzen denaren arabera, administrazio gidariko organo eskudunak aginduko du lehendakariaren, Batzorde Betearazleko kargudunen eta Osoko Bilkurako kideen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialeko Osoko Bilkurako kideen zerrenda eta lehendakariaren eta Batzorde Betearazleko kargudunen izendapenak.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 16an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

ERANSKINA

OSOKO BILKURAKO KIDEAK

AN S. COOPERATIVA

LA PERLA PAMPLONA, S.L.

SOCIEDAD COOPERATIVA NEQUEAS, S.A.

TRANSPORTES ACME XXI, S.L.L.

JUICE & WORLD, S.L.

LA BURUNDESA, S.A.U.

ULTRACONGELADOS VIRTO, S.A.

CAIXABANK, S.A.

NISSAN FORKLIFT ESPAÑA, S.A.

CAJA RURAL DE NAVARRA, S.C.L.

GRUPO CETYA, S.A.

BANCO DE SANTANDER, S.A.

FRENOS IRUÑA, S.A.L.

ACEITES SANDUA GROUP, S.L.

TIRUÑA, S.L.

AUTOPISTAS DE NAVARRA, S.A.

INDUSTRIAS SAN ISIDRO, S.L.

INFARCO, S.A.

ICER BRAKES, S.A.

COMPUTADORES NAVARRA, S.A.

IDIFARMA DESARROLLO FARMACÉUTICO, S.L.

TRUCK AND WHEEL, S.L.

SAGAMOVIL, S.A.

SIEMENS GAMESA RENEWABLE ENERGY, S.A.

BSH ELECTROMESTICOS ESPAÑA, S.A.

ANTONIO ERRO Y EUGUI, S.A.

IBERDROLA DISTRIBUCIÓN ELÉCTICA, S.A.U.

GUILLEN OBRAS Y PROYECTOS, S.L.

TENERÍAS OMEGA, S.A.

ADANIA RESIDENCIAL, S.L.

CAMERA TRADE, S.L.U.

DANIEL IMIZCOZ

UNSAIN, S.L.U.

ANA MARÍA BARJA OLCOZ

ZUAZU 2001, S.L.

BERITEGUÍA, S.L.

ÓPTICA JULIO EZPELETA, S.L.

TAFATRANS LOGÍSTICA Y SERVICIOS, S.L.

DEPORTES IRABIA, S.L.

DESPACHO TABERNA, S.L.

EL CORTE INGLÉS, S.A.

ANKO, S.L.

RODAIZ, S.L.

TUTTI PASTA, S.A.

USOKI, S.L.

USCAL, S.L.

LEHENDAKARIA ETA BATZORDE BETEARAZLEA

Lehendakaria: Javier Taberna Jiménez (Despacho Taberna, S.L.).

Lehenengo lehendakariordea: Rafael Moreno Arocena (La Perla Pamplona, S.L.).

Bigarren lehendakariordea: Miguel Suarez Martínez (Tafatrans Logística y Servicios, S.L.).

Diruzaina: Celso Clariana Poch (Camera Trade, S.L.U.).

Bokala: Iñigo Eugui Martínez de Azagra (Antonio Erro y Eugui, S.A.).

Bokala: Carlos Sagüés Salvide (Sagamóvil, S.A.).

Bokala: José Joaquín Senosiáin Murillo (Grupo Cetya, S.A.).

Bokala: Rebeca Laura Sandúa (Aceites Sandúa Group, S.L.).

Bokala: Eduardo Ryan Murúa (Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.).

Bokala: Francisco San Martín Sala (Sociedad Cooperativa Nequeas, S.A.).

Bokala: Luis Unceta Rivas (Industrias San Isidro, S.L.).

Bokala: Víctor Torres Ruiz (Autopistas de Navarra, S.A.).

Iragarkiaren kodea: F1806658