134. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

2018ko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2018ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 19an, 2018ko aurrekontu orokor eta bakarreko 4/2018 eta 5/2018 aldaketen espedienteak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedienteak behin betiko onetsi dira eta, beraz, argitara ematen. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

4/2018 aldaketa. Kreditu-gehigarria.

–Gastuen egoera-orria:

1 34200 6220004 partida.–Kiroldegiko instalazioak handitzea. Zenbatekoa: 1.400.000 euro.

–Espedientearen finantzaketa:

1 87000 partida.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 1.400.000 euro.

5/2018 aldaketa. Kreditu berezia eta partzialki kreditua sortzea diru-sarreren bidez.

–Gastuen egoera-orria:

1 3121 6400000 partida.–Kontsultategiko obra zuzentzea, eta segurtasuna eta osasuna koordinatzea. Zenbatekoa: 18.500 euro.

1 3121 6220001 partida.–Kontsultategia handitzea. Zenbatekoa: 374.863,66 euro.

–Espedientearen finantzaketa:

Kreditu berezia:

1 87000 partida.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 94.153,07 euro.

Kreditua sortzea diru-sarrera bidez:

1 7508004 partida.–Nafarroako Gobernuaren kontsultategien kapitalerako diru-laguntza. Zenbatekoa: 299.210,59 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Murchanten, 2018ko uztailaren 10ean.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1808077