134. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

7. lokalaren salmenta, Mutiloako 2. poligonoko 1977. lurzatian (Anaitasuna etorbideko 19. hiri unitateko 3. azpieremua)

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2018ko ekainaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea 7. lokala, Mutiloako 2. poligonoko 1977. lurzatian dagoena (Anaitasuna etorbideko 19. hiri unitateko 3. azpieremua).

Hasierako prezioa: 211.906,50 euro.

Proposamenak Aranguren Ibarreko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa), abuztuaren 22ko 14:00ak baino lehen.

Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa) nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2018ko ekainaren 14an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1808312