134. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta lege hori bera garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 68.1 artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Camping de Ablitas-Ablitaseko Kanpina SL. Jarduera: turismoko kanpalekua. Tokia: 1. poligonoa, 2375. lurzatia, Ablitas.

Ablitasen, 2018ko apirilaren 27an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1805626