134. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. “NEDGIA Navarra SAk baimena eskatu du PGLko instalazioak gas naturaleko bihurtzeko Iruritan (Baztan) (GN2737 eta GN2972 espedienteak) eta Goizuetan (GN916 eta GN2921 espedienteak)”.

Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezarritakoa betetzeko, jendaurrean jartzen dira NEDGIA Navarra SAk egindako baimen eskaerak, PGL gas erregaiaren ordez GNa jartzeko exekuzio proiektuei buruzkoak; proiektuak Iruritan (Baztan) (GN2737 eta GN2972 espedienteak) eta Goizuetan (GN916 eta GN2921 espedienteak) eginen dira. Honaxe eskaerak: PGLko instalazioen titulartasuna Gas Natural Redes GLP SAtik NEDGIA Navarra SAra aldatzekoa, administrazio baimenarena eta exekuxio proiektuen onespenarena.

Espedienteak jendaurrean egonen dira Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernu Irekiaren web atarian (https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak), interesdunek azter ditzaten eta, bidezko bada, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, aholkuak eta ohartarazpenak idatziz egin ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 egun balioduneko epean.

Iruñean, 2018ko ekainaren 14an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.

Iragarkiaren kodea: F1807935