134. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

112E/2018 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Lizoain-Arriasgoitiko udal-mugartean, 5. poligonoko 345. lurzatian, lurren betelanaren proiekturako. Sustatzailea Construcciones Mariezcurrena SL da.

2018ko apirilaren 10ean, goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu zen Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan.

Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko O) epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du ezen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Proiektatutako jarduera honako hau da: Lizoaingo 5. poligonoko 345. A azpilurzatiaren mendebaldean botatako lurrek degradatutako 3.500 m²-ko eremua lehengoratzea. Horretarako, proposatu da hura estaltzea eta 4.700 m³ lurrekin betetzea. Lur horiek Lerruzko bidegurutzea egokitzeko obraren soberakinak dira. Obra horretan, erauzitako lurraren ezponda beheititu behar da, ikusgarritasuna hobetzeko.

Degradatutako eremu horretan lurra eta harriak bora dira, eta, iparraldean, landareztatuta dagoen lubeta altuko ezponda bat dago, malda handikoa, Lizoainera sartzeko errepidetik ikusten ahal dena. Mendebaldean, betetze materialekin eginiko ezponda zelaiagoa da eta zabortegirako sarbideak inguratzen du; hura zati batean lubaki izaera duen kaxa soildu bat da. Hegoaldean, orain lehengoratu behar den betetze eremuko ezponda sarbidearen beraren iparraldeko ertzaren gainean jaisten da, eta hegoaldeko ertzean, berriz, lur-erauzketako ezponda bat dago, zati batean landareztatutako bazter-ildarte batekin. Eremua lehengoratzeko aurreko saiakera batean landatu ziren landare horiek. Betetze eremuko zelaigunean lur metaketak, inausketa hondarrak eta abar daude, eta, ekialderantz estutu egiten da, basoberritutako mendi-hegal batekin topo egin arte. Sarbidearen inguruan, plastiko hondar batzuk, harkaitzak eta abar daude han-hemenka.

Eremua lehengoratzeko, Lerruzko loturagunea konpontzeko obretako lurrekin betetzea proposatzen da. 3H/2V-ko ezponda bat eginen da, egungo betegarria oinarri hartuta; zelaigunea okupatu eta beteko da, iparralderantz ezponda txiki bat eginez. Gainera, hegoaldeko ezpondan eta horren eta sartzeko bidearen arteko eremuan lurra jarriko da.

Behar bezala birmoldatutako lursailean, berreskuratutako landare-lurra jarriko da, 30 cm-ko sakonerarekin; lursaila espezie belarkaren eta zurkaren nahasketa batekin ereiteko prestatuko da (dosia: 32 gr/m²). Sustatzaileak adierazten du aurkeztutako betetze-eremuaren diseinuak ez duela ezegonkortasunik sortuko.

Jarduera egitean, modu naturalean edo sartutako espezieekin (isatsa, kasurako) partzialki landareztatutako eremuak okupatuko dira.

2018ko apirilaren 27an, proiektuaren aldeko txostena egin zuen Lizoaingo Udalak.

Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak proposamenaren aldeko txostena egin du, eta zenbait baldintza ezarri ditu proiektua eta diseinua kontrolatzeko, proiektuaren ingurumen eta ikuspegi ukipenak ahalik eta txikienak izan daitezen.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua betez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea 5. poligonoko 345. lurzatian lurren betelanaren proiekturako, Lizoain-Arriasgoitiko udal-mugartean. Sustatzailea Construcciones Mariezcurrena SL da.

2. Baimenak neurri hauek aplikatzera behartzen du:

–Lur ekarpenak egiten hasi aurretik, betetze eremua mugatuko da aldaxkekin, eta horretatik kanpo geldituko dira honako eremu hauek, beren landare estalkia babesteko: iparraldeko ezponda, goiko plataformaren ekialdeko muturra eta sartzeko bidearen hegoaldeko eta mendebaldeko bazterra.

–Halaber, une horretan, eremua egokituko da, goiko plataformaren azalera erregularizatuz, beteko dien eremuan landare estalkia duten tokietan lurraren goiko geruza kenduz, eta lur horiek gero beteko den eremuaren ertzean gordez, babesteko mugatutako eremuak ukitu gabe.

–Goiko plataforma estali baizik ez da eginen, berriro erein eta landarezta dadin; ez da lubeta ezpondarik eginen iparralderantz.

–Betetze lana ekialdetik mendebaldera eginen da, sartzeko bidea pixkanaka betez eta ezabatuz; izan ere, jarduketaren ondotik bide hori ez da beharrezkoa izanen. Horretarako, hegoaldeko ezponda 3H:2V baino malda txikiagoarekin eginen da.

–Mendebalderantz, betetako eremuko ezponda ere ahalik eta zelaiena izanen da.

–Landareztatzeko lanei dagokienez, proposatzen diren ereiteak egin aurretik beharrezkoak diren lanak, egokitzeak eta zuzenketak eginen dira. Ereite horiek egin ondoren, behin betiko itxitura bat jarriko da Lizoaingo errepidetik dagoen sarbidea ixteko. Harri handiak jartzen ahal dira, edo zanga bat eraiki, ibilgailu motordunik ez sartzeko. Gainera, lurren zabortegia itxita dagoela edo eremua lehengoratuta dagoela adierazteko kartel bat jarriko da.

3. Proiektuaren ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko, ezinbestekoa da 2.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu (lur emankorrarekin eginiko estalkia, egokitzeak, ereiteak eta itxitura) edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Lizoain-Arriasgoitiko Udalari, Basozaintzari (7. barrutia, Iruña) eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 11n.–Lurralde eta Paisaiaren Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1806395