132. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Alkatea 2018ko ekainaren 23tik uztailaren 1era bitarte, biak barne, udalerritik kanpo egonen baita, beharrezkoa da denbora horretarako haren ordezkoa izendatzea, eta beraz, Udalbatzako alkateorde Eneko Rekarte Oteizaren esku utzi dira haren eginkizunak.

Donamarian, 2018ko ekainaren 20an.–Alkatea, Maite Urroz Oyarzabal.

Iragarkiaren kodea: L1808239