132. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Alkatetzaren eginkizunak beste baten esku uztea

Ikusirik Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritzaren Ebazpenaren edukia, “La Serna-La Senda” (AT-16619) izeneko 66 kV-ko aireko-lurpeko linearen proiektuak ukitutako finkak okupatu aurreko aktetarako deia egiten duena. Hura 2018ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 8an, eta haren bidez erabaki zen ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, finka ukituak kokatzen diren Udaletan ager daitezen, eta haiek bilgune gisa erabilita, aipatu artikuluak ezartzen duen prozedurarekin batera, okupatu aurreko aktak eta, behar izanez gero, baita behin betiko okupatzekoak ere, egin ditzaten.

Aktak egun eta udaletxe hauetan eginen dira: 2018ko ekainaren 12an, 13an, 14an, 15ean eta 19an, Alfarokoan; 2018ko ekainaren 20an, Tuterakoan; eta 2018ko ekainaren 21ean eta 22an, Castejongoan.

Ikusirik Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.3 artikulua, horretan ezartzen baita udaleko alkateak edo berak eskuordetutako eta behar bezala izendutako zinegotzi batek joan behar duela akten ekitaldi horretara.

Ikusirik Udaleko alkatea ezin izanen dela aipatu ekainaren 22an programatutako ekitaldi horretara joan arrazoi profesionalengatik eta, horrenbestez, eginkizun hori Castejongo Udaleko zinegotzi baten esku utzi behar dela ekitaldi horretara Udala ordezkatuz joan dadin.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.b) artikulua, horretan ezartzen baita udala ordezkatzeko eskumena kasuan kasuko toki entitateko buruari dagokiola.

Ikusirik eskumen hori eskuordetu daitekeela, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluarekin bat.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.4 artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukia, baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluena eta horiekin bat heldu direnena ere, haietan ezartzen baita eskumen hau beste baten esku uzteko aukera, eta horretarako behar diren tramiteak.

EBATZI DUT:

Lehena.–Castejongo Udaleko zinegotzi ordezkari Cristina Ros Ruizen esku uztea “La Serna-La Senda” (AT-16619) izeneko 66 kV-ko aireko-lurpeko linearen proiektuak ukitutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldian agertzeko eskumena, Castejongo Udala ordezkatuz; ekitaldia 2018ko ekainaren 22an izanen da, 9:00etatik 12:00etara, Castejongo Udalaren bulegoetan.

Bigarrena.–Aipatu zinegotzi Cristina Ros Ruizi jakinaraztea eskudantziak bere esku utzi direla. Eskuordetzeak ebazpen honen dataren biharamunetik izanen du indarra, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Castejongo Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuaren arabera.

Castejonen, 2018ko ekainaren 20an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1808162