132. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Epatzea gora jotzeko 18-0550 errekurtsoan

Caparrosoko Udalak Juan Pablo Serrano Ortek eta Josu Antón Lasterrak jarritako gora jotzeko 18-00550 errekurtsoa jaso du, Caparrosoko Udalaren osoko bilkurak 2018ko otsailaren 12an hartutako erabakiaren aurka, epe berria irekitzeari buruzkoa laborantzako herri-lurren aprobetxamendua adjudikatzeko eskaerak aurkezteko. Espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea xedatu da osoko bilkurak 2018ko ekainaren 22an hartutako erabakiaren bidez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari buruz garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian) xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da administrazio espedientean interesa izan dezaketen guztiek jakin dezaten. Honen bidez, epatzen zaie errekurtsoan agertzeko eta pertsonatzeko, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñeko Iturrama kaleko 10 zenbakian; sarrera Ezkirotz kaletik), errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero.

Caparroson, 2018ko ekainaren 22an.–Alkateordea, jarduneko alkate udalburua, Liliana Goldáraz Reinaldo.

Iragarkiaren kodea: L1808238