132. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 89. lurzatian. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, Alkatetzaren 2018ko ekainaren 22ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 89. lurzatian, aldaketak egiteko barneko eremuetan eta lerrokaduretan. Cadreitako Udal Planeko jarduera ekonomikoen poligonoko plan partzialean garaturiko hiri-lurzoru finkatuko 2.4 lurzatiari dagokio eta Ganados Jiménez Cambrak sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Cadreitan, 2018ko ekainaren 22an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1808261