132. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

14/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2018ko ekainaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2018ko aurrekontua aldatzeko 14. espedientea, kreditu berezia gaitzeko.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Garesen, 2018ko ekainaren 22an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1808236