132. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Egoitza elektronikoa sortzea

2018ko ekainaren 18an, Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko buruak ondoko ebazpena eman zuen. Hona testu osoa:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren egoitza elektronikoa sortzea, https://sedeelectronica.valdemaneru.es helbide elektronikoan. Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuna da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

Bigarrena.–Ohartaraztea aurreko puntuan aipatzen den egoitza elektronikoak indarra hartuko duela ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea, behar diren ondorioak izan ditzan, baita Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

Laugarrena.–Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Ziraukin, 2018ko ekainaren 20an.–Batasuneko burua, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1808110