132. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2017ko azaroaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko ekitaldirako plantilla organikoa, eta 2017ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ean.

Jendaurreko epean, interesdunek hiru alegazio aurkeztu zituzten.

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2018ko ekainaren 21ean egin bilkuran, onetsi zuen aurkeztutako alegazio bat ezestea eta beste biak baiestea. Ondorioz, aldaketa onetsi zen 2018ko ekitaldirako hasiera batean onetsi zen plantilla organikoan. Duen garrantziagatik, espedientea berriz ere ikusgai egonen da Idazkaritzan (San Salbatore kalea, 11-behea; Tafalla), hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluak xedatuari jarraikiz. Erreklamazioak soilik izanen dira 2018ko ekitaldirako plantilla organikoan egin aldaketari buruzkoak, baietsitako bi alegazioen ondorioz onetsi zena.

Erreklamaziorik egon ezean, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Tafallan, 2018ko ekainaren 22an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1808259