132. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Birzatitzea, Hiriberri Deierriko AR-VILL-2 unitatean (4. poligonoko 410. lurzatia). Behin betiko onespena

Alkatetzak 2018ko martxoaren 22an eman Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Hiriberri Deierriko AR-VILL-2 unitatea (4. poligonoko 410. lurzatia) birzatitzea. 2018ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, apirilaren 23an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Alkatetzak 2018ko ekainaren 21ean eman Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen AR-VILL-2 unitatea (4. poligonoko 410. lurzatia) birzatitzea. Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Aritzalan (Deierri), 2018ko ekainaren 22an.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1808233