132. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Aldaketa, Euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Jaizko Udalak, 2018ko martxoaren 9ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespenaren iragarkia 2018ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 18an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

EUSKARA IKASTAROAK EGITEKO LAGUNTZAK
ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Xedea

Euskara ikasteko laguntzak ematea da deialdiaren helburua; hartara, Jaizko Udalak hein batean bere gain hartzen du euskalduntze prozesuan duen erantzukizuna.

Onuradunak

Eskaera egiten duten egunean Jaizko udalerrian erroldatuta dauden 16 urtetik gorakoak izanen dira laguntza hauen onuradun, baldin eta laguntzak eskatzen diren urteko urtarrilaren 1a baino lehenagoko hiru urteetan erroldatuta egon badira etenik gabe. Ikastaro estentsiboak, trinkoak eta barnetegietako ikastaro trinkoak egiteko emanen dira laguntzak. Ikastaroek 10 eguneko iraupena izan beharko dute gutxienez ere.

Baldintzak

Dagokion ekitaldirako Udaleko aurrekontuetan onesten den zenbatekoa emanen da. Zenbateko hori izanen da diru-laguntzetarako gehieneko muga.

Klase ordu guztietatik gutxienez ere %75era joan izana frogatzeko eskatuko da.

Diru-laguntzaren portzentajeak

Gehieneko portzentajea ikastaroaren edo ikastaroen kostuaren %40 izanen da, eta gehienez ere 350 euro. Kostu horretan ez dira beste kontzeptuak sartzen, hala nola ostatua, bidaiak eta abar.

Dokumentazioa

a) Eskabidea, Jaizko Udalari zuzendua.

Jaizko erroldatze-ziurtagiria.

c) Ikastaroa egin izanaren ziurtagiria (egunak, eskola-orduak, maila eta eskatzailearen errendimendua), eta matrikula ordaintzeko banku transferentzia.

d) Bankuaren egiaztagiria, eskatzailearen kontu korrontearen zenbakiarena.

Aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea izanen da urte bakoitzeko urriaren 31 arte, data hori baino lehenago matrikulaturiko kurtsoetarako. Epe hori luzaezina izanen da. Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aipatzen den beste edozein bitartekoren bidez.

Laguntzen zenbatekoak aurrekontuan esleiturik dagoen kreditua izanen du muga. Eskatutako diru-laguntzen zenbatekoa deialdian gehienez ere ezarritako kopurua baino handiago bada, onuradunei ordaindu beharreko diru-laguntza proportzionalki gutxituko da, harik eta diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa agortu arte.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

2018ko laguntzen zenbatekoa osoko bilkuran onesten den aurrekontu-aldaketatik ateratzen den partidaren zenbatekoa izanen da.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bakarra.–Ordenantza honek indarra hartuko du bere testua oso-osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean eta Estatuko Administrazioak edo Foru Komunitatekoak toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

Jaitzen, 2018ko ekainaren 12an.–Alkatea, Francisco Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L1808169