132. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 68. lurzatian.
Hasierako onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeko buruak, 2018ko ekainaren 25eko 42/2018 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du xehetasun-azterketa 1. poligonoko 68. lurzatian. Michel Caminondo Ernautenek sustatu du, Manuel García Ayerra arkitektoak 2018ko martxoan egin eta espedientean dagoen txosten teknikoan jasotakoak kontuan hartuz.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ikusgai egonen da Udalaren bulegoetan, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten; hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Luzaiden, 2018ko ekainaren 25ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1808277