132. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta haren Erregelamendua onesten duen 93/2006 Foru Dekretuan xedatua bete beharrez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Benta Ardandegia SL. Jarduera: Funtsezko aldaketa, Benta Ardandegia merkataritzako eraikinaren lehen solairua handitzeko proiektuan (ostatu-kafetegiko, jatetxeko eta dendako jarduerak). Tokia: 1. poligonoko 469. lurzatia (Elizaldea kalea, 15; Luzaide).

Luzaiden, 2018ko ekainaren 22an.–Kudeaketa batzordeko jarduneko burua, María Elena Aizpuru Zubizarreta, burua ordeztuz.

Iragarkiaren kodea: L1808260