132. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

1/2018 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2018ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 28an, Udalak 2018ko maiatzaren 3ko osoko bilkuran hartutako erabakia, hasiera batean onetsi zuena 1. aldaketa 2018ko udal aurrekontuan. Jendaurreko epea inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, aditzera ematen da behin betiko onetsita gelditu dela, 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Behin espedientean aldaketa horiek eginda, ukitutako kapituluetan ondoko aurrekontu-izendapenak gelditu dira:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Xedea: langileria gastuak. Lehengoa: 1.311.800,00 euro. Aldaketa: 9.500,00 euro. Gaur egungoa: 1.321.300,00 euro.

4. kapitulua.–Xedea: transferentzia arruntak. Lehengoa: 365.200,00 euro. Aldaketa: 1.500,00 euro. Gaur egungoa: 366.700,00 euro.

5. kapitulua.–Xedea: aurreikusi gabeko gastuak. Lehengoa: 18.000,00 euro. Aldaketa: 11.000,00 euro. Gaur egungoa: 7.000,00 euro.

6. kapitulua.–Xedea: inbertsio errealak. Lehengoa: 500.300,00 euro. Aldaketa: 156.300,00 euro. Gaur egungoa: 656.600,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.–Xedea: finantza-aktiboak. Lehengoa: 0,00 euro. Aldaketa: 156.300,00 euro. Gaur egungoa: 156.300,00 euro.

Lodosan, 2018ko ekainaren 26an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1808322