132. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

Udal ordenantza, euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Lezaungo Udalak, 2018ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lezaunen, 2018ko maiatzaren 3an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Ana Goretti Ochandorena Nuñez.

Iragarkiaren kodea: L1808270